#dotorejantzi zigilua duten saltokiek baserritar jantziari buruzko prestakuntza jaso dute. Jantziaren kulturarekin sentsibilizatuta daude, jantzien ezaugarriak ezagutzen dituzte eta xehetasunak zaintzen dituzte.

Gure zigilua jaso aurretik, saltokiek konpromisoa hartu dute ikasitako guztia beren eremu profesionalean zabaltzeko eta aholkuak #dotorejantzi irizpideei jarraituz emateko.

 

 

ZIURTAGIRIA1 web ZIURTAGIRIA2 web

Baserritar jantzia diseinatzeko aholkularitza pertsonala eskaintzen dugu. Ehunak aukeratzen, kantitatea kalkulatzen, pieza bakoitza diseinatzen eta beste alderdi batzuetan laguntzen diogu gure bezeroari, eta jarraipena egiten dugu prozesu osoan zehar.

Haurrentzako jantzien kasuan, hazten ari direla kontuan hartuta, urte luzez erabili ahalko dituzten jantziak sortzen erakusten dugu.

#dotorejantzin oihal eta jantzi zaharrak berrerabiltzearen alde egiten dugu; beraz, jantzi bat hutsetik diseinatzeko aholkularitza eskaintzeaz gain, moldaketak egiten ere laguntzen dugu, bezeroak lehendik duena baliatuta. Une honetan diseinatzaile birtual bat garatzen ari gara, eta oso lagungarria izango da baserritar jantzia egin nahi dutenentzat.

Tailerrak adin guztietako publikoari daude zuzenduta, eta baserritar jantzia erabiltzen eta baloratzen erakustea dute helburu. Besteak veste, abarkak, gerrikoa eta buruko zapia jartzen ikasteko aukera eskaintzen dugu.

Hitzaldietan, hainbat gai jorratu arren, ardatz nagusia euskal jantzi tradizional da, eta, testuinguru historikoa emateaz gain, jantzia osatzen duten piezak aztertzen ditugu:

  • Kontestualizazio historiko eta geografikoa: garaia eta tokia
  • Emakumezkoen eta gizonezkoen jantziak
  • Ehunak: kalitatea, estanpatua, kolorea…
  • Diseinuaren arrazoia eta garrantzia: zapiak, gonak, azpiko gonak, berrerabilketak eta jantziaren egokitzapenak (adabakiak, barrenak, apaingarriak…), etab.
  • Osagarriak: oinetakoak, gerrikoak, zapiak…
  • Orrazkera: nola orrazten ziren emakumeak
  • Frankismoaren garaian bizi izandako aldaketa
  • Ekidin beharreko akatsak

Gero Axularren, 60 jantzi-diseinutik gorako 3.000 pieza baino gehiago ditugu, eta guztiak daude Euskal Herriko jantzi tradizionalean oinarrituta. 

Hainbat manikik osatzen dute erakusketa, eta bakoitzak azalpen-fitxa bat du. Fitxek QR kode bat dute, #dotorejantziren webgunean dagoen jantzien inguruko aholkuen atalera eramango gaituena. Bertan, baserritar jantzi tradizionalari buruzko informazio eta aholku gehiago aurkituko dute bisitariek.

Erakusketa espaziora eta bezeroaren beharretara egokituko da, eta, horren arabera, jantzien kopurua aldatuko dugu. Erakusketa ikus-entzunezko materialarekin osatzeko aukera ere eskaintzen dugu.

Erakunde ofizialentzako aholkularitza-zerbitzuaren barruan, urte asko daramatzagu Donostiako Udaleko Festak Sailarekin elkarlanean, Olentzeroren irudiari balioa emateko. Hain zuzen ere, Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko ekitaldia antolatzen laguntzen dugu, eta desfilean parte hartzen dutenei janzkerari buruzko aholkuak ematen dizkiegu.

Saltokiei dagokienez, baserritar jantziaren erabilerari buruzko prestakuntza eskaintzen diegu, beren dendetara joaten diren pertsonak #dotorejantzi irizpideei jarraituz aholkatu ahal ditzaten.

Jantzi tradizionalen desfileak antolatzen ditugu, espazioaren ezaugarriak eta bezeroaren beharrak kontuan hartuta.

Desfileen bidez, gure jantzien eta diseinuen aniztasuna erakutsiko dugu, eta jantzien eta horiek osatzen dituzten piezen ezaugarrien berri emango diegu ikusleei. Horretarako, gaian aditua den pertsona baten laguntza eskaintzen dugu.

FaLang translation system by Faboba