Gero Axularren, 60 jantzi-diseinutik gorako 3.000 pieza baino gehiago ditugu, eta guztiak daude Euskal Herriko jantzi tradizionalean oinarrituta.
Hainbat manikik osatzen dute erakusketa, eta bakoitzak azalpen-fitxa bat du. Fitxek QR kode bat dute, #dotorejantziren webgunean dagoen jantzien inguruko aholkuen atalera eramango gaituena. Bertan, baserritar jantzi tradizionalari buruzko informazio eta aholku gehiago aurkituko dute bisitariek.
Erakusketa espaziora eta bezeroaren beharretara egokituko da, eta, horren arabera, jantzien kopurua aldatuko dugu. Erakusketa ikus-entzunezko materialarekin osatzeko aukera ere eskaintzen dugu.