Gero Axularrek lankidetza-hitzarmenak ditu hainbat elkarte eta erakunderekin; besteak beste, Zorroaga Fundazioarekin.

2005. urtetik, Gerok, Zorroaga Fundazioarekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean, Gabonetako jaialdi bat prestatzen du, aiton-amona egoiliarrentzat, Zorroagako elizan.

Abenduaren 22an ospatzen dugu jaialdia, Olentzerori harrera egiteko. Egun berezi horietan, aiton-amonek konpainia eta alaitasuna bilatzen dute, eta gure dantzariek, Gabonetako ilusioz beteta, dantza eta musikaren bidez transmititzen diete hori.

Azken batean, jarduera ludiko bat izateaz gain, funtzio terapeutikoa ere badu, eta adinekoen zahartze aktiboa, osasungarria eta zoriontsua sustatzen du.

Zorroaga Fundazioa

FaLang translation system by Faboba