Gero Axularrek hainbat elkarte eta erakunderekin lan egiten du; hain zuzen ere, beren kolektiboei zuzendutako ekitaldiak eta jarduerak eskaintzen ditu.Gero Axularrek hainbat elkarte eta erakunderekin lan egiten du; hain zuzen ere, beren kolektiboei zuzendutako ekitaldiak eta jarduerak eskaintzen ditu.Gerok hasiera-hasieratik izan du helburu Gabonetan egoitzetan dauden aitona-amonak alaitzea. Lehen, egoitzetan bertan egiten genituen dantza-emanaldiak, baina, 2005etik, dantza-jaialdiak antolatzen ditugu urtero, eta gonbidatuta joaten dira bertara.

Abenduaren 22an egin ohi dugu dantza- eta musika-jaialdia , Zorroagako elizan, Olentzerori harrera egiteko.Axular Lizeoak ere parte hartzen du ekitaldi berean. Belaunaldiarteko boluntariotza-programan parte hartzen duten Batxilergoko ikasleak aiton-amonak sarreran eta irteeran laguntzeaz eta askaria banatzeaz arduratzen dira.Matiako egoiliarrei zuzendutako Gabonetako jaialdia oso hunkigarria da. Egun berezi horietan, aitona-amonek konpainia eta alaitasuna bilatzen dute, eta gure dantzariek, Gabonetako ilusioz beteta, dantza eta musikaren bidez transmititzen diete hori.Azken batean, jarduera ludiko bat izateaz gain, funtzio terapeutikoa ere badu, eta adinekoen zahartze aktiboa, osasungarria eta zoriontsua sustatzen du.

Matiak antolatutako beste ekitaldi batzuetan ere parte hartu du Gerok, hala nola Urteroko Matiazaleak IV. Ekitaldian. Horretarako, koreografia berezi bat prestatu zuen, fundazioak transmititzen dituen balioetan oinarrituta.

Matia Fundazioa

FaLang translation system by Faboba