Tailerrak adin guztietako publikoari daude zuzenduta, eta baserritar jantzia erabiltzen eta baloratzen erakustea dute helburu. Besteak veste, abarkak, gerrikoa eta buruko zapia jartzen ikasteko aukera eskaintzen dugu.
Hitzaldietan, hainbat gai jorratu arren, ardatz nagusia euskal jantzi tradizional da, eta, testuinguru historikoa emateaz gain, jantzia osatzen duten piezak aztertzen ditugu:
- Kontestualizazio historiko eta geografikoa: garaia eta tokia
- Emakumezkoen eta gizonezkoen jantziak
- Ehunak: kalitatea, estanpatua, kolorea…
- Diseinuaren arrazoia eta garrantzia: zapiak, gonak, azpiko gonak, berrerabilketak eta jantziaren egokitzapenak (adabakiak, barrenak, apaingarriak…), etab.
- Osagarriak: oinetakoak, gerrikoak, zapiak…
- Orrazkera: nola orrazten ziren emakumeak
- Frankismoaren garaian bizi izandako aldaketa
- Ekidin beharreko akatsak


