Gero Axularrek garatutako kultura inklusiboko proiektua

drabetzari

DravetTzari 15 urteko dantzaria da, eta urteak daramatza Gero Axularreko ekintzetan parte hartzen.
Batzuetan dantzan eta kantuan egiten du beste dantzari batzuen laguntzarekin; beste batzuetan, hain onak ez
diren egunetan, gurpil-aulkitik parte hartzen du, baita ospitaleko ohe batetik ere, eta mugikorretik ikusi behar
gaitu. ikusi bideoa.

Gure dantzariak existitzen den sindrome epileptiko larrienetako bat du: krisi epileptiko kontrolatugabeak ditu,
eragin kognitibo larria eta ibileraren nahasmenduak.

Kultura inklusiboko proiektu honi esker, motrizitatean hobekuntzak jasotzen ditu dantzatik, baita bere
bizitzaren normalizazioa, adiskidetasuna eta enpatia ere, baina eman ere egiten bat eta esfortzuaren balioa
erakusten digun gaitasuna.

DravetTzarik kultura inklusiboa sustatu nahi du, eta euskal kulturak gizartea eraldatzeko elementu gisa dituen aukerei balioa eman.

Goteo Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren META! matchfundingaren 5. edizioaren esparruan, Gero Axularrek eta ApoyoDravetek DravetTzari aurkeztu dute, euskal kulturak gizartea eraldatzeko dituen aukeren alde egiten duen proiektu solidarioa.  ikusi bideoa.

 

Zer egingo dugu?

 

600x400

Jantzi erakusketak
Gure helburua da gutxienez jantzi-erakusketa bat egitea Euskal Herriko bost udalerritan. Guztira 12 jantzi tradizional erabiltzen ditugu erakusketan, guztiak gure zazpi ikuskizunetan erabilitakoak. Jantziekin batera, deskribapen-fitxak jartzen ditugu, zer testuingurutan erabiltzen ziren eta zer piezak osatzen dituzten azaltzeko. Fitxa horietan, gainera, Dravet-en sindromea ezagutzera ematen dugu, eta sindromeak kaltetutako familiak nola bizi diren erakusten dugu, datu harrigarriak emanez.

Erakusketa osatzeko, euskarri idatziak eta ikus-entzunezkoak dauzkagu: euskarri idatzien bitartez, DravetTzari egitasmoa aurkezten dugu, alde batetik, eta bestetik, #dotorejantzi zer den azaldu, eta baserritar jantziari buruzko aholkuak ematen ditugu (euskarrietako QR kodeak eskaneatuta, informazio gehiago lor dezakete ikusleek); ikus-entzunezkoen bitartez, ordea, DravetTzariren historia hunkigarria partekatu ez ezik, baserritarrez nola jantzi erakusten dugu (besteak beste, abarkak nola lotu eta buruko zapia nola jarri).


600x400Ikuskizunak
Higa, Gero Axularren ikuskizun berria.
DravetTzariren istorioa kontatuko da off ahotsean, eta DravetTzarik ere parte hartuko du. Bi emanaldi egingo dira gutxienez. Halaber, 260 dantzari trebatuko ditugu, Dravet-en sindromearen inguruan kontzientziatzeko bozgorailu sozial izan daitezen.


600x400Gero Axularrek 2021. urtean egingo dituen jardueretan (ikuskizunak, erakusketak, jaiak…) informazio-guneak edo standak. Dantzariek gune horietatik zabalduko dute proiektuarekin lotutako informazio guztia.


600x400Euskal kulturaren arloko erakundeei zuzendutako gida bat prestatuko dugu, desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartze inklusiboa bultzatzeko.DravetTzarik kultura inklusiboa sustatu nahi du, eta euskal kulturak gizartea eraldatzeko elementu gisa dituen aukerei balioa eman.

 

logokutxa
errenteria
forualdundia
meta2020
goteo

emausurbilagc
UVESCO
FaLang translation system by Faboba