GERO AXULAR DANTZA TALDEAK, Donostiako Udaleko DONOSTIA KULTURA FESTAK sailarekin batera, baserritar jantzien lehiaketa antolatuko du Boulevardeko kioskoan (Donostia), #dotorejantzi ekimenaren barruan gauzatutako jardueren amaiera moduan. Lehiaketaren helburua da baserritarrez janzteko aukeretan baserritar jantziaren erabilera duina bultzatzea eta zabaltzea.
Lehiaketan, bi alderdi baloratuko dira: alde batetik, jantziaren diseinua; eta, bestetik, jantziaren atal guztiak janzteko era egokia.
Tokia: Boulevardeko kioskoa
Eguna: 2024ko abenduaren 21a, larunbata
Ordutegia: 11:30-12:45
- Taldeak: 11:30
- Parte-hartzaile indibidualak (haurrak eta helduak): 12:00
- Sari-banaketa: 13:30
GERO AXULAR DANTZA TALDEAK, Donostiako Udaleko DONOSTIA KULTURA FESTAK sailarekin batera, baserritar jantzien lehiaketa antolatuko du Boulevardeko kioskoan (Donostia), #dotorejantzi ekimenaren barruan gauzatutako jardueren amaiera moduan. Lehiaketaren helburua da baserritarrez janzteko aukeretan baserritar jantziaren erabilera duina bultzatzea eta zabaltzea.
Lehiaketan, bi alderdi baloratuko dira: alde batetik, jantziaren diseinua; eta, bestetik, jantziaren atal guztiak janzteko era egokia.
Tokia: Boulevardeko kioskoa
Eguna: 2024ko abenduaren 21a, larunbata
Ordutegia: 11:30-12:45
- Taldeak: 11:30
- Parte-hartzaile indibidualak (haurrak eta helduak): 12:00
- Sari-banaketa: 13:30
1. PARTE-HARTZAILEAK ETA KATEGORIAK
Kategoria hauetan parte hartu ahalko da:
• Taldeak: gutxienez 3 kidek eta, gehienez, 5 kidek osatua egongo da, eta gutxienez heldu bat izango du (+13 urte).
• Haurren kategoria, nesken jantzia: 5 eta 12 urte artean.
• Haurren kategoria, mutilen jantzia: 5 eta 12 urte artean.
• Gazte eta helduen kategoria, emakumezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.
• Gazte eta helduen kategoria, gizonezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.
Kategoria bakoitzean, gehienez ere, 20 lagunek edota taldeak parte hartu ahalko dute, eta izen-ematearen ordena jarraituko da, toki libreak bete arte.
2. IZEN-EMATEAK
Parte-hartzaileek izena emateko aukera izango dute abenduaren 1ko 12:00etatik abenduaren 20ko 12:00ak arte, dotorejantzi.geroaxular.eus webgunean. Formulario bat bete beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek, eta ondoren, antolakuntzaren mezu bat jasoko dute, izen-ematea berresteko.
Parte-hartzaileek ondorengo datuak eman beharko dituzte:
• Izen-abizenak
• Jaiotza-data
• Bizitokia
• Helbide elektronikoa
• Telefono-zenbakia
Parte-hartzailea 18 urtetik beherakoa bada, bere aitak, amak edo tutoreak bete beharko du izena emateko inprimakia, parte-hartzailearen izen-abizenak eta adina adieraziz eta bere datu eta irudiak erabiltzeko baimena emanez. Datuak babesteari buruzko indarrean dagoen legearekin bat etorriz, zera jakinarazten da: lehiaketan parte hartzeko eman diren datu pertsonal guztiak GERO AXULAR KULTUR TALDEAren (helbidea: Katalina Eleizegi kalea, 48, 20009 Donostia) ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, izen-ematea kudeatzeko eta informatuta mantentzeko helburuarekin. Antolakuntzak NANa eskatzeko aukera izango du, parte-hartzaileen adina egiaztatu ahal izateko.
Parte-hartzailea jakitun da eta baimena ematen du bere datu pertsonalak eta irudiak hedabideetan argitaratzeko, eta, hala, lehiaketa sustatzeko. Parte-hartzaileek une oro erabil ditzakete datuetan sartzeko, aldatzeko, ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzizko komunikazioa bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora.
3. EMANALDIA
Parte-hartzaileak beren kategoriaren desfilea hasi baino 10 minutu lehenago egon beharko dira, Boulevardeko kioskoan. Lehiaketan zehar, antolakuntzak deritzonaren arabera posatu/desfilatu beharko dute parte-hartzaileek.
Gero Axular Dantza Taldearen webgunean (dotorejantzi.geroaxular.eus) baserritar jantziaren inguruan argitaratutako aholkuak jarraitu izana baloratuko da.
Egoki jantzita ez dauden parte-hartzaileak deskalifikatu ahalko ditu epaimahaiak. Lehiaketako aurreko edizioetan lehen saria irabazi zuten jantziek ezingo dute lehiaketan parte hartu.
4. EPAIMAHAIA
Antolakuntza Batzordeak gonbidatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia. Horien artean, Xabier Mendizabal jauna, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea, eta Gurutze Telleria anderea, #dotorejantzi zigiluaren sortzailea eta Gero Axular taldearen jantzien arduraduna. Epaimahaiak epai apelaezina emango du.
5. SARIAK
Sari-banaketa lehiaketa egingo den toki berean izango da, 13:30ean. Bertan izango dira Donostiako alkatea, Eneko Goia Laso jauna, eta Gero Axular Kultur Taldeko zuzendaria, Juan Luis Unzurrunzaga Iturbe jauna.
Kategoria bakoitzean, irabazle absolutu bat egongo da.
Sari-banaketan irabazlea ez badago, sariari uko egin diola ulertuko da.
6. OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketan izena eman eta parte hartzeak adieraziko du xedatutako oinarri guztiak onartzen direla. Erregelamendu honen oinarriak betetzen ez badira, hautagaia deskalifikatuko da berehala. Erregelamendu hau aurretiaz jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea erreserbatzen dute antolatzaileek. Ordutegiak eta parte-hartzaileen paseak aldatzeko eta izen-emate gehiago ez onartzeko eskubidea ere erreserbatzen dute.