Dakizuen bezala, ApoyoDravet elkartea eta Gero Axular batu egin dira Agorrila ikuskizunaren bira solidarioari ekiteko. Astebukaera honetan, gure biraren bigarren emanaldiari ekingo diogu Agoitzeko kultur etxean.

Apoyo dravet eta gero axular  >>SARRERAK EROSI<<

 

Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da ApoyoDravet. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.

Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.

 

Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Agorrila ikuskizuna eskainiko dugu bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.

Esan bezala, bira solidarioko bigarren emanaldia Agoitzen izango da, asteburu honetan:


Tokia: Agoizko Kultur Etxea

Data: otsailak 17, igandea

Ordua: 18:00                                                                                        >>SARRERAK EROSI<<

Prezioa: 7 €


 

Agoizko emanaldiaz gain, beste hainbat udalerritan dantzatuko dugu Agorrila solidarioa, 2018-2019 denboraldian: Atarrabia, Agurain eta Lazkao. Informazio gehiagorako, jo gure agendara.

 

 

Zatoz Agoitzera Agorrila ikustera!

Aukera paregabea da euskal kulturaz gozatzeko eta, era berean, solidario izateko!

contentmap_plugin