Bi urteko ibilbidearen ondoren, 2023an, DravetTzari proiektuarekin jarraituko dugu Kutxa Fundazioaren laguntzari esker.

DravetTzari Dravet sindromea (sindrome epileptiko larrienetako bat) duen dantzari nerabe bat da. Bere historiaren bitartez, eta euskal kultura gizartea eraldatzeko elementutzat hartuz, herritarrak sindrome horren inguruan kontzientziatzea du helburu proiektuak. Horretarako, Gero Axular Kultur Taldeak eta Apoyo Dravetek indarrak batu dituzte HIGA solidarioa, kultura inklusiboa zabaldu nahi duen ikuskizuna, oholtzara eramateko.

Baina hori guztia ez litzateke posible izango Kutxa Fundazioaren laguntzarik gabe. Fundazioa eta Gero Axular jarduera ugaritan aritu dira elkarlanean eta Gipuzkoako ekonomiaren eta gizartearen garapenaren motorra izateko duen xedeari jarraituz, DravetTzariren aldeko apustua egin du berriro ere.

FaLang translation system by Faboba