2018ko San Tomas egunean (abenduak 21, ostirala) Donostia/San Sebastián Festak eta Gero Axular Kultur Taldeak Donostiako baserritar jantzien lehiaketaren bigarren edizioa egingo dute, Boulevardeko kioskoan (Donostia).


Izena emateko, egin klik >>HEMEN<<


Lehiaketa goizeko 11:30-12:45 bitartean egingo da Gipuzkoa Plazan (parte-hartzaileak lehiaketa hasi baino 10 minutu lehenago egon beharko dira bertan). Sari-banaketa 13:30ean egingo da, eta bertan izango dira Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Gero Axular Kultur Taldeko presidentea, Alfredo Badiola.

Kategoria bakoitzean, irabazle absolutu bat egongo da, eta familia-planak, opariak, edota dotore kitak izango dira sariak. Kategoria hauetan parte hartu ahalko da:

Familia: gutxienez 3 kidek eta, gehienez, 5 kidek osatua egongo da, eta gutxienez heldu bat eta haur bat izango ditu (5-12 urte).
Haurren kategoria, nesken jantzia: 5 eta 12 urte artean.
Haurren kategoria, mutilen jantzia: 5 eta 12 urte artean.
Gazte eta helduen kategoria, emakumezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.
Gazte eta helduen kategoria, gizonezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.

Lehiaketan, bi alderdi baloratuko dira: alde batetik, jantziaren diseinua; eta, bestetik, jantziaren atal guztiak janzteko era egokia. Helburua da jantzi tradizionalen edertasuna eta aniztasuna erakustea, baita herritarrak animatzea egunpasa ederra egin dezaten jantzi horiek soinean dituztela ere, betiere, jatorrizko diseinuak eta erabilerak arretaz eta begirunez zainduta. Era berean, tradiziotik datorkigun ondarea berreskuratu eta aldarrikatu ere egin nahi da, gogoraraziz jantzi tradizional horiek Euskal Herri osoko eta, bereziki, Donostiako eta donostiarren historiaren eta identitate kulturalaren ikurretako bat ere badirela.

Animatu zaitez!

FaLang translation system by Faboba