EZKONTZAK, JAUNARTZEAK…

Ospakizun bat duzu? Egun berezi bat?

Familia gertakizun bat duzu? Norbaiti zure esker ona erakutsi nahi diozu?

Betidanik izan ditugu musika eta dantza tradizionalak ezkontzetan, jaunartzeetan, urteurrenetan, etab., ospakizun horiei amaiera emateko edota omenaldi moduan ere. Gerok une hori berezia eta ahaztezina izaten lagunduko du.

Horregatik, hainbat DANTZA eta MUSIKA formatu ditugu, eta ekitaldi bakoitzaren beharretara egokitzen gara une bakoitzean guk eskaini dezakegun onena emateko.

 

KONGRESUAK, INAUGURAZIOAK…

Txalapartaren soinuarekin egin nahi diezu harrera zure gonbidatuei?

Erakunde-ekitaldiak, inaugurazioak, masterren irekierak, kongresuak, enpresa-ekitaldiak...

Betidanik izan ditugu musika eta dantza tradizionalak mota honetako ospakizunetan, omenaldi moduan, ongietorria egiteko edo gure kulturaren zatitxo bat erakusteko.

Horregatik, hainbat DANTZA eta MUSIKA formatu ditugu, eta ekitaldi bakoitzaren beharretara egokitzen gara gure bezeroari nahi duen guztia emateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

GEROren helburua euskal kultura bultzatzea da, dantzaren eta musikaren alorretan bereziki, baina baita berrikuntza sozialaren alorrean ere.

Horretarako, askotariko ekintzak antolatzen ditugu:

  • Haur eta helduentzako dantza-ikastaroak
  • Tradiziozko dantzen emanaldiak
  • Argi-, soinu- eta dantza-ikuskizunak, tradiziozko urratsetan oinarrituriko koreografiez osatuak
  • Dantza-tailerrak
  • Tradiziozko dantzen emanaldiak kongresu, ezkontza eta era guztietako ospakizunetan.

Hala ere, GEROk ez ditu soilik publiko orokorrarentzako ikuskizunak eta jarduerak garatzen edo ekitaldi publiko eta pribatuetan parte hartzen bakarrik. GERO, dantzarien, musikarien, familien eta kolaboratzaileen komunitate bat da, kultura eta balio zibikoak eta sozialak oinarri-oinarritik lantzen dituztenak.

GEROn , dantzatzen ikasteaz gain, gure kultura-ondarea balioesten ikasten da. Horrez gain, kultura-kontzientzia lantzen da zentzu zabalean, gure historia, ondarea, erritualak, balioak eta mundu-ikuspegia balioetsiz, baina, era berean, beste kultura, musika, dantza, ohitura eta ikuspuntu batzuk ere aintzat hartuz. GEROn, arteekiko sentsibilitatea lantzen da, oro har, eta, bereziki, herri-arteekiko sentsibilitatea; historiarekiko interesa; janzkera eta jantzien estimazioa; kultura tradizionalak mundu garaikidean duen eginkizunari buruzko hausnarketa, etab.

Ildo horretatik, aipatzekoak dira Matia Fundazioarekin, ApoyoDravet elkartearekin edota, besteak beste, Emaús Fundazioarekin ditugun lankidetzak eta hitzarmenak, baita erakunde publikoekin ditugunak ere.

FaLang translation system by Faboba