HELBURU OROKORRA: Ikuskizun eta emanaldietan, , dantza tradizionalak zein koreografiak gutxieneko kalitate teknikoz exekutatzea, kontzientzia osoz eta ikuskizunaren parte handi baten ardura haien gain dagoela aintzat hartuz.

 LANTZEN DIREN ALDERDIAK

Ballet klasikoa: barra-ariketak, malgutasuna, indarra…

Prestakuntza fisiko orokorra: indarra, potentzia, lastertasuna, erresistentzia…

Teknika: mugimenduen kontrola

Dantza tradizionalak: Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantza ezagunenen errepertorio zabala.

Koreografiak: GEROk antolatzen dituen ikuskizunetan ardura nagusia eskatzen duten koreografiak, goi mailako dantzari amateurren mailan exekutatuta. 

Eszenografia: Ekitaldi eszeniko tradizional eta garaikideen kontzeptualizazioa.

Kultura-konpromisoa: bereziki euskal kulturarekin baina baita beste herrialdeetako kultura tradizional eta garaikideekin ere. 

Jantziak: jantzi tradizionalen bereizgarriak, joste-prozesua, balioa…

 

 GARATZEN DIREN TREBETASUNAK

  •  Dantzari heldu baten gaitasun fisiko eta tekniko orokorrak
  • Dantzak eta koreografiak modu espresiboa eta pertsonalean interpretatzea.
  • Obraren eta ikuskizunen gidoi orokorraren gaineko ezagutza eta kontrola, eta adin gazteagoa duten dantzarien lana babesteko eta laguntzeko trebetasuna.
  • Jantzi tradizionalak gorputzean sentitzea eta modu pertsonal eta egokian erabiltzea bai dantzak exekutatzerakoan eta baita ekitaldi sozialetan ere.
  • Bere burua eta dantzakideena orrazten eta makilatzen jakitea.
  • Bidaietan eta ikuskizunetan, elkarbizitza antolatzea, beste herrialdeetako pertsonekin harremanak egiten ikastea eta sortzen diren gorabeherei modu egokian aurre egiten trebatzea.

 

 

 SUSTATZEN DIREN JARRERAK

  • Euskal kultura-adierazpen tradizionalen parte sentitzea eta harrotasunez eta gogo betez parte hartzea. 
  • Beste herrialde eta kulturetako komunitateekin harremanak eta trukeak egitea, haien kultura adierazpenek guztiontzat duten balioa aintzatetsiz, eta folklorearen balio unibertsalak aldarrikatuz.
  • Dantzari amateurrengandik espero den moduan dantzatzea, emanaldi erdi-profesionalak ere eskaintzeko moduan. 
  • Iraupen ertain eta luzeko ikuskizunen antolamendu lanean parte hartzea, besteak beste, eszenatokiaren muntaian, koreografiaren egokitzapenerako proposamenak eginda, materialen ardura hartuta, eta abar.
  • Talde-sentimendua indartzea eta taldeari haien gogoz ekarpen pertsonalak egitea.

 

 KULTUR JARDUERAK ETA       GIZARTE-PROIEKZIOA

  •  Olentzeroren desfile aurreko ekitaldietan parte hartzea: tailerretan, gaztainak banatzen…
  • Inauteri tradizionalen desfilean parte hartzea
  • San Joan udako solstizioko ekitaldian parte hartzea
  • Gabonetako ekitaldia Zorroaga Fundazioan
  • Antzokietan  eskainitako ikuskizun luzeetan emanaldi bi edo gehiago eskaintzea ikuskizunean zehar.
  • GEROren ikuskizunetan ardura osoz parte hartzea (protagonisten rolak ere betez). 
  • Nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan parte hartzea. Eta zenbait kasutan, dantzari gazteagoen ardura ere haien gain hartzea.

BEREIZGARRIAK: Etapa honetan dantzari “oso” izatera heltzen dira. Batetik, adinez, heldutasun handia dute, bereziki, batxilergokoek, eta jada ardurak bere gain har ditzakete, bai ikuskizunen eta emanaldien antolaketan, bai emanaldien diseinuan bertan. Era berean, ideien eta sustapen-ekintzetan modu aktiboan parte hartu dezakete. Alde horretatik euskal dantzaren eta euskal kulturaren “enbaxadore” egiten dira, bai Euskal Herrian bertan eta baita Euskal Herritik kanpo ere, beti ere, ikuspegi unibertsala eta lokala bateratuz, eta geure kulturaren ulerkuntzatik abiatuta besteen kulturak ulertzera helduz..

 

FaLang translation system by Faboba