HELBURU OROKORRA: Ikuskizun eta emanaldietan, , dantza tradizionalak zein koreografiak gutxieneko kalitate teknikoz exekutatzea, kontzientzia osoz eta ikuskizunaren parte handi baten ardura haien gain dagoela aintzat hartuz

LANTZEN DIREN ALDERDIAK

Ballet klasikoa: barra-ariketak eta malgutasuna maila ertain eta aurreratuagoan (bakoitzaren gorputz-garapenaren arabera)

Teknika: kabriolak, buruaren mugimendua, jauziak, oinen arintasuna, urrats konplexuak, kordinazio orokorra…

Dantza tradizionalak 

Aurreko etapan ikasitakoak, maila aurreratuagoan (gogorarazpena, emanaldien arabera.

  • Makil Txiki
  • Makil Joko
  • Brokel Dantza
  • Zinta Dantza
  • Ezpata Dantza
  • Agurra
  • Alpargata
  • Makil Handi
  • Uztai Dantza
  • Arin-arin
  • Fandango
  • Banakoa
  • Zuberoako Maskaradako dantzak
  • Txotxongiloa

 

Koreografiak: GEROk antolatzen dituen ikuskizunetarako koreografia konplexuagoak bai une horretan eskaintzen den obra nagusiarenak eta baita urtean zehar erakundeek eskatzen dituzten beste ekitaldietarako berariaz prestatuakoak (Aste Nagusia, ekitaldi sozialak…).

GARATZEN DIREN TREBETASUNAK

  • Gorputzaren kontrol orokor eta koordinatua, dantzari helduen mailara iritsi gabe ere, horren inguruan, norberaren garapen fisikoaren arabera.
  • Erreminten erabileran ziurtasun maila aurreratua (makilak, uztaiak, zintak…)
  • Espazio eszenikoaren kontrola
  • Musikarekin eta beste dantzariekin sinkronizatzea eta koreografiak modu espresiboan interpretatzea.
  • Obraren eta ikuskizunen gidoi orokorraren gaineko ezagutza eta kontrola, dagokien uneetan sartu eta jarduteko, eta behar den uneetan prest egoteko.
  • Jantziak modu )autonomoan jantzi, erantzi, aldatu eta gordetzen eta zaintzea.
  • Bere burua orrazten eta makilatzen ikastea.
  • Bidaietan eta ikuskizunetan, elkarbizitza antolatzea, beste herrialdeetako pertsonekin harremanak egiten ikastea eta sortzen diren gorabeherei modu egokian aurre egiten trebatzea.

SUSTATZEN DIREN JARRERAK

  • Euskal kultura-adierazpen tradizionalen parte sentitzea eta ekarpen pertsonalak ere egitea. 
  • Beste herrialde eta kulturetako komunitateekin harremanak eta trukeak egitea, haien kultura adierazpenek guztiontzat duten balioa aintzatetsiz.
  • Adin eta ezaugarri ezberdineko publikoen aurrean eta egoera ezberdinetan jarduten ohitzea, eta honelako ekitaldiek eskatzen duten antolamenduan aktiboki parte hartzea, besteak beste, ardurak hartu eta banatuz.
  • Antzokietan zein plazetan jendaurrean, egoerak dituen berezitasunen kontzientzia osoz, kasuan-kasuan, egoerari dagokion jarrera erakustea.
  • Iraupen ertain eta luzeko ikuskizunen antolamendu lanean parte hartzea, besteak beste, eszenatokiaren muntaian, koreografiaren egokitzapenerako proposamenak eginda, materialen ardura hartuta, eta abar.

 

KULTUR JARDUERAK ETA GIZARTE-PROIEKZIOA

  • Olentzeroren desfile aurreko ekitaldietan parte hartzea: tailerretan, gaztainak banatzen…
  • Inauteri tradizionalen desfilean parte hartzea
  • San Joan udako solstizioko ekitaldian parte hartzea
  • Gabonetako ekitaldia Zorroaga Fundazioan
  • Antzokietan  eskainitako ikuskizun luzeetan emanaldi bi edo gehiago eskaintzea ikuskizunean zehar.
  • GEROren ikuskizunetan ohiko antzokietan parte hartzea. 
  • Nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan parte hartzea. 

BEREIZGARRIAK: Etapa honetan gazteek aldaketa fisiko eta psikologiko ugari bizitzen dituzte, eta norberaren garapen-prozesuaren arabera, gaitasun tekniko eta jarrera ezberdina erdietsiko dute etaparen bukaeran. Hori horrela, etapa honetan bilatzen da aurrekoetan ikasitako dantzen ezagutza eta kontrola kontsolidatzeko, etorkizunean maila tekniko ona eskuratzea ahalbidetuko duten ariketak egiteko, eta bereziki, ikuskizun eta emanaldietan dantzariengan ardura handiagoa uzteko. Era horretan, dantzaz harantzago, ikuskizunaren izaeraren beraren jabe egiten dira, eta ikuskizunaren sorkuntzan, antolamenduan eta garapenean modu aktibo eta kontzienteagoan esku hartzeko baliabideak garatzen dituzte. Era berean, etapa honetan bidaia luzeagoak egiteko aukera badute, eta, horri esker, ezezagunak edo arrotzak izan dakizkiekeen kulturak ezagutzeko aukera zabaltzen zaie.

FaLang translation system by Faboba