Martxoaren 25ean, 20:00etan, Itzal Galduaren azken agerraldia izango dugu Manuel Lekuona Kulturetxean (Lasarte-Oria). Gure koreografo Juan Luis Unzurrunzagak zuzendutako seigarren ikuskizuna da, eta 2015. urteko martxoan aurkeztu genuen, euskal kultura eta folklorea lantzeko helburuarekin.